´Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunarekin iritsi ziren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak barikuan Elgoibarrera. 35 urte bete dituzte aurten, eta urtebetetze festa moduko bat egin zuten, beraien ibilbide oparoa ospatzeko. 35 urte horietan zehar lagun izan dituzten hainbat pertsonaiek ere hartu zuten parte emanaldian, eta 35 urte horietako abestirik esanguratsuenak abestu zituzten. Elgoibarko umeentzako ezaguntak ziren abestiak, eta ozen abestu zituzten pailazoekin batera. Kanta eta dantza gogotik egin zuten guztiek guztiek. Puxikak eta bizkotxo erraldoia ere ez ziren falta izan urtebetetze festan.
´