Udaletik jakinarazi dutenez, dirulaguntza izenduna justifikatu ondoren egin dute ordainketa, 2022ko jardueren memoriaren eta memoria ekonomikoaren bidez.
Azken ekitaldia izango da Inazio Bereziartua Musika Eskola dirulaguntza izendun baten bidez finantzatuko dena; izan ere, 2023an eskola Kultura Sailari atxikitako udal-zerbitzu bat da, egungo Herritartasun Sailaren barruan. Hala onartu zuen udalbatzak 2022ko maiatzaren amaieran egindako osoko bilkuran, "etorkizunean gizartean onarpen zabala izango duen eskola bat herrian mantenduko dela bermatzeko".
Inazio Bereziartua Musika Eskola 1984ko maiatzean sortu zuten, 1980ko xedapen bati helduta. Xedapen horren bidez, oinarrizko irakaskuntzako musika-zentroak abian jartzea arautu zuten, aitortutako ikastetxe ez-ofizial gisa. 1990ean Elgoibarko Udalaren Musika Fundazioa sortu zuen Udalak. Udal-titulartasuneko musika-eskola da, eta Udalak dirulaguntza izenduna ematen zion elkarte batek kudeatzen zuen orain arte.
Aurrerantzean, Inazio Bereziartua Musika Eskola ekonomia eta administrazio arloan Elgoibarko Udaleko gobernu organoek beren eskumenen esparruan hartzen dituzten erabakien menpe egongo da.
Horretarako, Inazio Bereziartua Musika Eskola Udal Irakaskuntza Zerbitzu Publikoa Arautzeko Ordenantza idatzi dute. Ordenantza horren helburua oinarrizko araubide juridikoa arautzea dela azaldu dute, eta haren kudeaketa zeharka planteatzen da.
∞Lotura duten albisteak: