Eskola jazarpenari buruzko hitzaldia antolatu dute Mendaron barikurako, hilaren 27rako

Barren.eus 2023ko urt. 24a, 12:55

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren TREBA Gazteak doako gazteentzako prestakuntza programaren barruan, Bullyng edo eskola jazarpen egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu hitzaldia emango du Izaskun Lopez de Torre psikologoak, Mendaron.

Hitzaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, urtarrilaren 27an, 18:00etatik 19:30era bitartean, eta interesatuek izena eman behar dute aurrez, berdintasuna@mendaro.eus helbidera idatzita edo 943 033 292 telefono zenbakira deituta.

Arrisku-egoerak identifikatzen ikasi, ingurune seguruak nola landu daitezkeen aztertu eta haurren eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes-funtzioak duen garrantziaz ariko dira.