Orain arteko jokatu dituen 18 partidetatik zortzi irabazi ditu Haundik, eta bosna partida berdindu eta galdu. Lidergotzan Hernani dago, sendo, 36 punturekin. Hain zuzen, 3-1 irabazi zieten elgoibartarrek hernaniarrei orain bi jardunaldi, Mintxetan. Donostiako AƱorga taldea dago sailkapeneko bigarren postuan (33 puntu), Eibar hirugarrengoan (32 puntu) eta Oiartzun dago elgoibartarren aurretik, 31 punturekin. Joan den zapatuan Beti-Gazteri 1-0 irabazi zion Haundik Etxean, eta hurrengo jardunaldian aurkari zuzen bat izango du aurkari etxetik kanpo jokatuko duten neurketan, Zumarrasga-Urretxuko Urola K.E. taldea, hain justu ere. Haundik baino bi puntu gutxiago ditu sailkapenean Urolak.
Emakumeen talde nagusiak, berriz, erregional preferente mailako bigarren postua berreskuratu du, azken jardunaldian Aiztondo Neskide taldeari 1-2 irabazi eta gero. Hamabost jardunaldi jokatuta, 34 puntu dituzte elgoibartarrek, hirugarren dagoen Hernani taldeak batu dituen puntu kopuru bera, eta liderra den Usurbil taldeak baino bost puntu gutxiago. Hurrengo jardunaldian, asteburuan, Orioko F.T. taldea izango dute aurkari Mintxetan.