Sare Iriondo infantil mailako euskal selekzioarekin lehiatu zen, eta jubenil mailako taldearekin aritu ziren June Zubiaurre eta Eider Elorza. Azken bi horiek gainera, txapeldunorde izatea lortu zuten. Lehen fasean hiru neurketa jokatu zituzten. Lehen partidan Kataluniako taldeari 26-24 irabazi zioten, 33-21 galdu zuten bigarrengoan Nafarroako selekzioaren aurka, eta azkenengoan 28-25 irabazi zioten Galiziari. Hala, Benidormen jokatu zuten finalerako sailkatu ziren, eta nafarren aurkako lehian 27-20 galdu zuten (hemen ikus daiteke finala). Hala, Nafarroak eskuratu zuen urrea eta Euskadik zilarra.
Sare Iriondok jokatu zuen infantil mailako euskal selekzioak 13. postua eskuratu zuen.
Kadete, infantil eta jubenil mailetako selekzioak lehiatu dira txapelketa honetan, 2.500 eskubaloi jokalari guztira. Urtarrilaren 3tik 8ra bitartean jokatu zuten txapelketa, Alacanteko honako herriotan: Benidorm, Alacant, Altea, Benissa, Callosa d'en Sarria, L'Alfas del Pi, La Nucia, La Vila Joiosa, Mutxamel, Sant Joan d'Alacant y Sant Vicent del Raspeig.