IES Elgoibar BHI, Meka GLHBIko eta IMHko ikasleek jai giroan ospatu zituzten atzo, hilak 27, Bosko Eguna eta IMH Eguna.
Euria eta hotza egin arren, azken urteetan ez bezala, pandemiaren mugarik gabe ospatu ahal izan zituzten atzorako antolatu zituzten ekitaldi guztiak. Ohi duten legez, era guztietako lehiak eta jolasak egin zituzten: tortilla lehiaketa, kirol lehietako finalak, antzerkia, mozorro desfilea eta jaialdia, e.a. Mintxeta kirolgunea, Olaizaga eta IMH kiroldegiak erabili zituzten krosa, eskubaloian, futbolean zein sokatiran lehiatzeko.
"Protagonistak ikasleak izan dira eta hainbat ekintzatan gogoz parte hartu dute. Umorea eta giro ederra bazter danetan. Egun polita izan da. Eskerrikasko bai ikasle bai irakasleon parte hartzeagatik", adierazi dute Meka GLHBI ikastetxeko arduradunek.
- ARGAZKI-BILDUMA: Bosko Eguna eta IMH Eguna Elgoibarren (2023-01-27)
Hona bideoan: