Euskal pilota egokituko paleta topaketa, zapatuan Elgoibarren

Barren.eus 2023ko otsailaren 1a

Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako euskal pilota egokituko paleta topaketa egingo dute otsailaren 4an, zapatua, Elgoibar Ikastolako pilotalekuetan.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Elgoibarko Udalaren babesarekin antolatu duen topaketa 10:30ean hasiko da.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 462 514 telefono zenbakira deituta, edo eskolaegokituak@gkef-fgda.org posta elektronikoko helbidera idatzita. Izenak emateko azken eguna gaur, otsailak 1, izango da. 14 urtetik gorakoentzako da.

2023 01 31 euskal pilota egokitua kartela elgoibar