Santa eskean, sendo harrobia

Barren.eus 2023ko ots. 3a, 13:04

Aspalditik datorren usadioak iraungo badu, kimu berriak behar ditu. Eskola umeak izan dira aurten goiztiarrenak makilak hartu eta lurra esnatzera irteten. Elgoibar Ikastolako ikasleek herriko hainbat auzo koplatu dituzte goizean; eta, arratsaldean Mendarokoen txanda izango da.

Lehen ikasle denak batera irteten ziren arren, iaz taldetan banatuta irten ziren Elgoibar Ikastolako ikasleak eta irakasleak santa eskean, eta aurten ere halaxe egin dute. 10:00etatik 12:30era aritu dira. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Errotaberrin, anbulategi aurrean, Maalako parkean eta Ludoteka aurrean aritu dira kantuan. LH3. eta 4. mailakoak, berriz, Jausoro plazan, Kalegoen plazan eta Kalebarren plazan egin dituzte geldialdiak. Azkenik, ikasle koskortuenak, LH 5 eta 6. mailakoak Ludoteka aurrean abestu dute lehenik HH4 eta HH5eko txikiekin, eta handik abiatu dute kalejira Basarte, Erretxindi eta San Rokera.

Mendaroko eskola umeak 14:45ean irtengo dira kalera, santa eskera. Azpilgoetan, txokolateri paretik, abiatuko dira kantuan LH3tik LH6ra artekoak, eta Herriko Enparantzan HH5etik LH2ra artekoak batuko zaizkie gero. Mendarozabalera joango dira handik eta hara irtengo dira 3 eta 4 urteko ikasleak, denek elkarrekin kantatzeko. Bihar, Santa Ageda Bezpera Egunean, nagusien txanda izango da (ikus HEMEN

 

2023 02 23 santa eskea elgoibar ikastola BARREN 2

2023 02 23 santa eskea elgoibar ikastola BARREN borobilean

2023 02 23 santa eskea elgoibar ikastola BARREN

2023 02 23 santa eskea elgoibar ikastola BARREN txankakoa zubian trikitixa