Domeka honetan, otsailaren 12an, izango da Gaintxipixara mendi irteera. Elgoibartik Mendarora trenez joango dira, 9:20ko trenean (Elgoibarko tren geltokitik). Mendaron trenetik jaitsi eta Kilimon bailaran barrena joango dira oinez, pixkanaka altuera irabaziz mendian gora, harik eta Gaintxipixa mendiko tontorreraino ailegatu arte. Tontorretik, eguraldia lagun, bista apartak izango dituzte, Mendaroz gainera euskal kostaldea ere ikusten baita, alde batera; eta, Otarre deta Erlo beste aldera.
Morkaikotik azaldu dutenez, 8 bat kilometroko ibilbidea osatuko dute. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egonez gero, irteera bertan behera geldituko da.