Udaletik jakitera eman dutenez, teknologia honi esker argi-efektuak sortzeko aukera izango dute aurrerantzean. Adibidez, nazioarteko egunek dituzten koloreetara egokitu ahal izango dute, Aita Agirre Kulturgunean egiten duten moduan. Hau da, Emakumeen Egunean argi moreak ipiniz, argi gorria Hiesaren nazioarteko egunean; edo, ortzadarraren koloreekin apaindu ahal izango dute LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean.