Elgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian, estreinakoz, 2004an, Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Horren osagarri, 2020an, Bertso-eskola sortu zuten. Eneko Beretxinaga irakasleak gidatzen dituen eskoletan LH3tik DBHra arteko ikasleek hartzen dute parte, biak barne; eta gaur egun, bi talde ari dira bertso eskolan. Egitasmo honetan parte hartzen duten taldeek ordubeteko saioak egiten dituzte astelehen arratsaldetan, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, 17:00etatik aurrera.
Bertso eskolara batu nahi dutenek Udalaren Euskara Sailarekin jarri behar dute harremanetan, 943 744 366 telefonoaren edo euskara@elgoibar.eus helbidearen bitartez.