Eibarren lehiatu ziren alebinak, ligako laugarren jardunaldian eta lan txukuna egin zutela azaldu dute taldeko arduradunek. 400 metroko estilo libreko proban egin zuten igerian. Azkoitian, berriz, Benjamin Testa eta KZL-ko 3. jardunaldia izan zen. Elgoibarko ordezkariek tximeleta estiloan 6x25 errelebo mixtoan lortu zuten emaitza "bikaina" azpimarratu dute taldetik. "Oraingoan ere, taldea indarberrituta eta gogotsu bueltatu da Azkoitiko zein Eibarko saioetatik, eta ari gara hurrengoak prestatzen", esan dute. OƱatiko eta Azpeitiko igerilekuetan izango dira hurrengo jardunaldiak, martxoaren 4an.