Laura Rodriguezek hirugarren egin du Puerta del Rey mendi lasterketan

Barren.eus 2023ko ots. 17a, 12:07

Puerta del Rey mendi lasterketa jokatu zuten aurreko asteburuan Cañete herrian (Cuenca, Espainia). Hainbat distantziatako probak batzen ditu probak, eta horietako bitan hartu zuen parte Laura Rodriguez elgoibartarrak, gauez jokatu zuten erlojuz kontrakoan eta 27 kilometroko trailean.

Iberiar mendilerroko parte den Cuencako mendietan lehiatu ziren parte hartzaileak. Zapatuan jokatu zuten lehen proba, erlojuaren aurkako bost kilometroko lasterketa. Gauez jokatu zutela izan zen probaren berezitasuna. Tomas Cuartero (21:24), gizonezkoetan, eta Laura Colmenero (27:49), emakumezkoetan, izan ziren azkarrenak. Morkaiko ordezkatu zuen Laura Rodriguezek seigarren denborarik onena egin zuen emakumeetan (33:33)

Domekan 29 kilometroko mendi lasterketan lehiatu ziren, eta Israel Fernandez (02:23:03) eta Laura Colmenero (03:07:10) gailendu ziren. Laura Rodriguezek seigarren egin zuen 3:52:32ko denbor eginda. Bi egunetako emaitzak batuta, baina, sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu zuen elgoibartarrak.

2023 02 12 laura rodriguez puerta delrey cuenca mendilasterketa

2023 02 11 laura rodriguez cuenca podiuma puerta del rey