Adinekoen autonomiari buruzko hitzaldia emango dute Jubilatuen Biltokian

Barren.eus 2023ko ots. 22a, 10:34

Elgoibarko Autonomia Sustatzeko Zentroak antolatuta, adinekoen autonomia sustatzeko prestakuntza saioa emango dute gaur, hilak 20, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian.

Bizitzen Fundazioko psikologo batek emango du hitzaldia, Jubilatuen Biltokiko Erabilera Anitzeko Aretoan, 15:30etik aurrera. Saioa zerbitzuko erabiltzailei eta herriko gainerako familiei dago zuzendua.

Elgoibarren hilabete batzuk daramatza martxan adinekoen autonomia sustatzeko zentroak. Bakardade edo kalteberatasun-egoeran daudenen, edo mendetasun-prozesuak hasteko arriskuan dauden adinekoentzako zerbitzua da. Sozializaziorako eta errehabilitaziorako "gune aktiboa" dela azaldu zuten sustatzaileek martxan jarri zutenean. Elgoibarko Udalak sustatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen duen zerbitzua da.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu Elgoibarko gizarte zerbitzuetara, 943 741 050 telefonora.

∞Lotura duten albisteak: