Martxoaren 4an, goizaldean irtengo dira Elgoibartik autobusean. Hainbat ibilbide begiz jota dituzten arren, izena ematen duten lagunen mailaren arabera eta elurraren baldintzen arabera hartuko dute azken erabakia. Alabaina, "zailtasun ertaineko" eski zeharkaldiak egingo dituztela zehaztu dute, "gutxi gorabehera 1200 metro inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean". Norberak eraman beharko du mendian segurtasunez ibiltzeko materiala: ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta. Derrigorrez eraman beharrekoak izango dira. Hala ere, material hori lortzeko laguntza emango du Morkaikok. Mendian federatuta egotea -Pirineotako aukerarekin- ere ezinbestekoa izango da irteeran parte hartu ahal izateko.
Eguraldi iragarpenaren arabera irteerak aldaketak izan ditzakeeela ohartarazi dute antolatzaileek, bai irteera egiteko egunetan eta baita ibilbideean ere.
Morkaikoko bazkideentzako prezioa 80 euurokoa izango da, eta 100 eurokoa gainontzekoek ordaindu beharrekoa. Morkaikoren egoitzan eman daiteke izena, eguaztenetan (19:00-20:15), e-postaz (morkaiko@morkaiko.eus), telefonoz ( 653 010 697 edo 666 861 503) edo baita online ere.