Mila lanetatik gora aurkeztu dituzte 'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketara

Barren.eus 2023ko ots. 22a, 15:47

Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50. urteurrena ospatzeko urte osorako prestatu duen egitarauaren barruan antolatu du 'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketa. Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa.

Haritz taldetik azaldu dutenez, milatik gora lan aurkeztu dituzte 'Herri bat dantzan' lemapean antolatu duten lehiaketara. Herriko gaztetxoek marrazketarako erakutsi duten talentua handia dea goraipatu dute, eta ahatik, irabazleak aukeratzea "oso lan zaila" egin zaiela.

Hiru mailatan bereiztu dute lehiaketa: LH1-2-3; LH4-5-6; DBH. Maila bakoitzean Txankakuako dendetan gastatzeko 100 euroko bi bono banatu dizkiete irabazleei. Joan den zapatuan, inauteri egunean, egin zuten sari banaketa, Kalegoen plazan (goiko argazkian). Hona irabazleak:
LH 1-2-3 kategoriako irabazleak:

  1. Alejandro Lasanta
  2. June Alonso

LH 4-5-6 kategoriako irabazleak:

  1. Nayra Manzano
  2. Maule Bengoetxea

DBH:

  1. Leire Eguren
  2. June Arriaga

Aipamen bereziak ere banatu zituzten, Ibon Macazagarentzat bat eta Nahia Alvarezentzat bestea. Hona saritutako lanak:

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa LH1 3 Alejandro Lasanta 1

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa LH1 3 June Alonso 1

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa LH4 6 Nayra Manzano 1

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa LH4 6 Maule Bengoetxea 1

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa DBH Leire Eguren 1

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa DBH June arriaga 1

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa DBH Ibon Macazaga

2023 02 22 Haritz EDT marrazki lehiaketa DBH Nahia Alvarez 1