ELA, LAB, Satse, Medikuen Sindikatua, COOO eta UGT sindikatuek deitu zuten protestara. Giza baliabideen kudeaketa eskasa eta pribatizazioaren alde egitea leporatzen dizkiote Osakidetzaren zuzendaritzari. 'Zuen mespretxu eta kudeaketaz kokoteraino' lemapean egin zuten elkaretaratzea, eta Osakidetzak ematen duen zerbitzua eta gestio txarra salatzeaz gain, beharginenganako tratu txarra ere salatu zuten.