Plazako zortzi kale-argiak aldatuko dituzte, 18 argi guztira. Hasi dituzte lanak eta egun gutxiren buruan amaitzea aurreikusten dute. Inbertsioa 7.240,50 eurokoa izan da, BEZ kontuan hartu gabe.
Udalak uste du plazako argiak aldatuta, energiaren %60 baino gehiago aurreztuko dutela. "Argi horiek ordezkatuta ingurunea jasangarriagoa egiten da, argiztapenaren kalitatea hobetzen da eta instalazioaren mantentze-kostuak murrizten dira; Izan ere, LED teknologiako luminariek bizitza baliagarri luzeagoa dute, energetikoki eraginkorragoak dira eta argi-fluxuaren berehalako erregulazioa ahalbidetzen dute", nabarmendu du IƱaki Arregi alkateak.