"Gaizki maitemintzen irakatsi digute. Bikotekiderik ez badugu ez dugula ezer balio esan izan digute, sufrimenduak baduela lekua maitasunean. Izan ere, inork ez digu esaten maitasunak ez duela minik ematen: maitasuna lagunartean haztea dela; maitasuna norbera izateko lekua dela; maitasuna sufrimenduaren edo zigorraren kontrakoa dela", azaldu dute antolatzaileek.
Gai horiek lantzeko hausnarketa saioa antolatu du Elgoibarko Emakumeen Etxeak, Lilak. Gaur, hilak 27, izango da, Lilan, 18:00etan hasita, eta ez da izenik eman behar. Psikoterapeuta eta gizarte langilea den Loredi Salegi elgoibartarrak dinamizatuko du saioa. Ele bietan izango da, euskaraz eta gazteleraz.