Herriko 24 dendarik hartuko dute parte stock kale-azokan

Barren.eus 2023ko ots. 28a, 13:03

Txankakua merkatari elkarteak bi Stock Kale Azoka antolatzen ditu urtean, eta aurrenekoa bariku eta zapatu honetan egingo dute.

Neguko beherapenen amaierarekin bat eginez, stock kale-azoka antolatu du Txankakuak martxoaren 3rako eta 4rako. Merkatari bakoitzak denda atarira aterako ditu bere salgaiak, eta prezio merkeagoan salduko dituzte. Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Egun horietan, erdialdeko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo dira.

  • Hauek hartuko dute parte: Aranburu bitxi-denda, Arauri lurrindegia, Bizkor Bizikletak, Casa Astigarraga, Ecenarro lentzeria, Federopticos Ikus, Ferpi, G & M jantzi-denda, Garate jantzi-denda, Goiara drogeria, Ipintza, Iria moda, Iriondo kirolak, Roteta elektrizitatea, Uzuri optika, Karkizano, Politxa, Barrutia optika, Lagunak koltxoi-denda, Lete, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Pitxintxu, eta Sara jantzi-denda.

 • 400 euro, sarietan
Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartu ahal izango du. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono).