Meka Lanbide Eskolak belaunaldien arteko topaketak antolatu ditu

Barren.eus 2023ko mar. 1a, 11:24

Belaunaldien arteko harremanak lantzeko Elkartasun Guneak izeneko topaketak antolatu ditu Meka Lanbide Eskolak, Udalarekin eta Jubilatuen Biltokiarekin elkarlanean.

Komunitate horretan parte hartu duten eskolako sortzaile, ikasle ohi eta egungo ikasleek esperientziak trukatzeko foro bat izatea du helburu, belaunaldi batek besteari ekarpenak egiteko.

Hiru saio egingo dituzte datorren astean: martxoaren 6an Meka Albitzurin egingo dute lehen saioa, automozio eta galdaragintzakoentzat; martxoaren 7an eta 8an, berriz, Arregitorreko Meka Lanbide eskolan izango dira saioak. Lehenengoa LPO eta administraritzakoentzat eta bigarrena erizaintza eta gizarteratzekoentzat. Saio guztiak bi ordukoak izango dira, 10:30etik 12:30era.

2023 03 01 meka elgoibar Elkartasun guneak kartela