Aita Agirre Kulturgunean izango da topaketa, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Auzoko Familiak egitasmoko arduradunek azaldu dutenez, musulmanak diren gure bizilagunek aurki ospatuko duten Ramadana herritarrei gerturatzeko antolatu dute topaketa hau. "Ramadanak Islamarentzat eta musulmanentzat zer nolako garrantzia duen, ospakizunaren nonduik-norakoak, nola eta nork ospatzen duten eta antzerako beste hainbat kontu izango ditugu hizketagai. Izan ere, topaketa honen helburua da Elgoibarko herritarrak elkar ezagutzea, eta kulturartekotasuna oinarritzat hartuta, kultura ezberdinetako auzokideen arteko bizikidetza aberastea", adierazi dute antolatzaileek. Solasaldia Asociación Cultural Onda Euskadiko kideek dinamizatuko dute eta bi eletan izango da, euskaraz eta gaztelaniaz.
Solasaldiaren amaieran mokadutxoa egingo dute, eta Elgoibarko bizilagunek prestatuko dituzten Marokoko jakiak dastatzeko aukera izango da.
∞Lotura duten albisteak: