Goiko argazkietan ageri den harria da Lartain birbilobak aurkitu nahi duena: 100 kiloko zilindriko zahar bat, beheko aldean eskuak sartzeko kabi edo zuloak dituena eta goi-partean ildaska edo ebaki batzuk. Roman Lartain birraitona, nagusi ordurako, Elgoibarrera joan zen bizitzera, Urazandi auzora. Hantxe egin zuen etxe bat. Lekuko batzuek diote berarekin ekarri zuela harri hori Elgoibarrera; alegia, Urazandiko haren etxean zegoela oraindik harri hori berrogeiko hamarkada horretan. Etxean obrak egin zituztenean desagertu zen. Harri horren atzetik dabil Lartain gaztea. Bere peskizen berri ahoz aho zabalduz gero, pistaren bat eman diezaiokeen norbaitenganaino heldu daitetekeela uste du.
∞Lotura duten albisteak:
- Lartainek lortu du bere buruari jarritako erronka gainditzea, 210 kiloko harria jasota (2022-11-03)
- “18 urte egin baino lehen 200 kiloko harria jaso nahi dut, gutxik lortu dutelako” (2022-09-07)