Astelehenean zabalduko dute udaberriko oporraldian izena emateko epea

Barren.eus 2023ko mar. 3a, 13:28

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak eta Udal Ludotekak astelehenean, martxoaren 6an, zabalduko dute udaberriko oporraldirako izena emateko epea, eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik. Arduradunek esan dute plaza mugatuak izango direla.

Eskaintza bi txandatan banatu dute, apirilaren 3tik 5era lehenengoa eta 11tik 14ra bigarrena. HH2-HH5 arteko haurrentzat txokoak egongo dira Atxutxiamaikak antolatuta, 9:00etatik 13:00etara. Lehenengo txandak 36 euroko prezioa izango du (bazkideek, 32) eta bigarrenak 48 euro (bazkideek, 43). Bi txandak 76 euro balio dute (bazkideek 68 euro).

Gainerako eskaintza hauxe izango da:

Abixadan LH1-3 (Atxutxiamaika eta Udal Ludotekak antolatuta):
1. txanda: Tribuen astea. (Etxola sortu, tribuen arteko lehiak...). 9:00etatik 13:00etara. 36 euro (bazkideek 32 euro).
2. txanda: Zientziaren astea. 69 euro (bazkideek 62 euro). ? Apirilak 11: Durangora irteera (9:00 – 16:30).

  • Apirilak 12: Tye Dye kamisetak egiteko tailerra (9:00 – 13:00).
  • Apirilak 13: Bergarako Laboratoriumera irteera (9:00-16:30).
  • Apirilak 14: Sukaldaritza esperimentala (9:00– 13:00).
  • Bi txandak: 94,5 euro (bazkideak 85 euro)

Aldenik Alden LH4-6 (Atxutxiamaika eta Udal Ludotekak antolatuta):

  • Apirilak 3-5 Lasturren egonaldia. 72 euro (bazkideak 65 euro)
  • Apirilak 13. Iluntze pasa. 18:00–22:00. 12 euro (bazkideak 11 euro).

Izen ematea:

2023 03 03 LHH udaberria eskaintza atxutxiamaika

2023 03 03 LH udaberria EUSK atxutxiamaika