'Lumineszenteak' erakusketa zabalduko zuten atzo, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Martxoaren 8ra begira antolatutako lehen ekitaldia izan zen. Gaur, berriz, Olaizaga kiroldegian egin duten emakumeentzako autodefentsa saioak eta Uluka Batuka taldekoen kalejiralk eman diote kolore morea egunari. Ulukakoak Ondarroako Andrabanda feminista batuka taldekoekin batera egin dute kalejira eguerdian. Gero, Sigman egin duten emakumeen bazkarira batu dira batuka taldekoak. (Ikus Bideoan)
• 'Elbira' izeneko dokumentala
Bihar, martxoak 5, Elbira izeneko dokumentala proiektatuko dute Mendaroko San Agustin kulturgunean, 18:00etan. Elbira Zipitria Irastortza hezitzaile eta euskaltzalea (Zumaia, 1906-Donostia, 1982) hil zen egun berean estreinatu zuten iaz dokumentala. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Baleuko ekoiztetxeak sortu dute, eta hainbat adituren eta haren gertukoen eskutik Zipitriak egindako ekarpenean sakontzen dute dokumentalean.
Martxoaren 8aren harira Elgoibarren eta Mendaron prestatu dituzten ekintzen egitaraua HEMEN