Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen zapatuko jardunaldia eta hiru lasterketa jokatu zituzten, Arrasateko Markuleteko industrialdean: benjaminena, alebinena eta infantilena. Zortzi herritako txirrindulari eskoletako neska-mutilak lehiatu ziren: Arrasate, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia, Legazpi, Zumarraga, Oñati eta Bergarakoak. Elgoibarko Lagun Taldetik hamahiru gaztetxok parte hartu zuten: bost infantiletan, bi alebinetan eta sei benjaminetan, eta alebinetan, Luken Zulaika mendaroarrak irabazi zuen lasterketa, mutiletan. Podiuma Jakes Zubizarreta (Peña Elorza) eta Oxel Kortabarriak (Dorletako Ama) osatu zuten.
Sari-banaketa ekitaldiaren ondoren, Dorletako Ama txirrindulari elkartekoek hartu zuten hitza, eta atzorako (hilak 5, igandea) Eibarko Txirrindularitza Elkarteak deitutako protesta-ekitaldira deitu zuten, txirrindularitzako katebegi guztiak defenditzera.