Mireia Delgadoren ipuin kontaketa izango da gaur liburutegian

Barren.eus 2023ko martxoaren 7a

'Nire izena, zure izena. Nire ahotsa, zure ahotsa' izeneko ipuin kontaketa saioa emango du, gaur, Mireia Delgado Exposito ipuin kontalariak Gotzon Garate udal liburutegian.

Bi saio emango ditu Mireia Delgadok: 17:00etan, LH1eko ikasleentzako, eta 17:30ean, LH2 eta LH3koentzat. Pedagogo feminista, bitartekari literarioa eta ipuin-kontalaria da durangarra.

∞Lotura duten albisteak: