Kamiseta morea jantzita ia 5.000 emakumek bete zituzten, domekan, Donostiako kaleak, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Pandemiaren aurreko parte hartzaile kopururuetara hurbildu da aurtengo edizioa. 4.991 emakumek bukatu dute aurtengoa eta 5.576k amaitu zuten 2020koa. Parte hartzaileen artean izan dira Elgoibartik joandako 17 emakume eta bost mendaroar. Urte batzuetan 73koa ere izatera iritsi da Elgoibartik eta Mendarotik joandako ordezkaritza (2015ean, esaterako). Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak, doako autobusa ere ipini zuen aukeran Elgoibartik Donostiara joateko, baina lagun oso gutxik eman zuten izena eta bertan behera laga zuten ekimena.
Lilatoia “kirol proba bat baino askoz gehiago” dela adierazi zuten antolatzaileek proba jokatu aurretik, “gizarte berdinzaleago eta feministago bat lortzeko aldarrikapenerako espazio bat” ere badelako. Lasterketa ere bada, ordea, eta hor Nerea Egia donostiarra izan zen bost kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena 17 minutu eta 43 segundoko denbora eginda, Maria Navascues eta Itziar Ibarbiaren aurretik. Hona elgoibartarren eta mendaroarren emaitzak:
Elgoibartarren emaitzak:
- 214. postua Haizea Beristain Ariznabarreta 00:26:13
- 216 Ione Ariznabarreta Acha 00:26:14
- 409 Lore Bereziartua Unzueta 00:28:31
- 412 Nerea Sanz Avila 00:28:31
- 981 Maitane Tejero San Martin 00:32:13
- 1974 Marlyn Esther Arocha Zabaleta 00:35:41
- 2315 Nagore Rodriguez Arriola 00:36:32
- 2808 Izaskun de Marcos Arozena 00:37:44
- 3338 Veronica Labernia Hazas 00:39:03
- 3346 Virginia Reja Hernandez 00:39:04
- 3736 Nerea Cuende Maeso 00:39:56
- 4112 Mapi Fernadez Romero 00:40:59
- 4113 Marian Arriola Setien 00:40:59
- 4190 Arantxa Ferreiro Santolaya 00:41:18
- 4191 Marijo Gonzalez Gonzalez 00:41:18
- 4675 Ana Fernandez de la Lama 00:43:31
- 4828 Vanessa Ortueta Zulaika 00:46:09
Mendaroarren emaitzak:
- 1010 Izaskun Loiola Bengoetxea 00:33:45
- 2109 Arantxa Cebrian Fuente 00:34:24
- 2339 Amaia Revert Santos 00:43:04
- 2218 Silvia Gonzalez Uria 00:43:04
- 2287 June Martin Cebrian 00:46:09
Urtez urte indartzen doan lasterketa da Lilatoia. Emakume batzuek martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira antolatu zuten estreinakooz Lilatoia, 1990ean. Urteroko manifestazioaz gain, "beste zerbait" egin nahi zuten. Garai hartan leku itxietan bai, baina kirola kalean egitera ez zen emakume gehiegi animatzen: hori haustea zen helburua. 115 emakume inguruk parte hartu zuten orduko hartan.