Informatika Delituen Unitateko komisarioa Villaorduñatarren etxean sartuko da, eta familiako lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela. Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Inspektoreak, azkenean, familia errugabetuko du etxeko porno-delituengatik, baina familia hautsi bat utziko du.
Aizpea Goenagak euskaratu duen Antonio Muñoz De Mesaren testuarekin ondu dute antzezlana. Olga Margallo da zuzendaria eta honako laurak aktoreak: Ainhoa Aierbe, Mikel Laskurain, Nerea Gorritixanti eta Aitziber Garmendia. Informazio osoagoa: vaivenproducciones.com
19:00etan hasiko da antzezlana.
Sarrerak salgai daude www.herrikoantzokia.eus atarian.