Dantza eta manifestazioa izan dituzte Mendaron, Martxoaren 8aren baitan

Barren.eus 2023ko mar. 8a, 21:58

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak deituta manifestazioa egin dute gaur Mendaron, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. 'M8 egunero da. Berdintasuna helburu' lelopean dozenaka lagun batu dira protesta-ekitaldira. Aurrez, dantza modernoko ikasleek Izaroren 'Libre' kantua dantzatu dute.

Lankidetzan antolatu dute gaurko protesta-ekitaldia Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak eta Dantza Modernoko ikasleek. 19:00etarako deitua zuten manifestazioa, baina aurrez, plazan, Izaroren 'Libre' kantua dantzatu dute dantza modernoko 50 bat ikaslek. Ondoren, herri osoan zehar egin dute manifestazioa. 'M8 egunero da. Berdintasuna helburu' pankartak zabaldu du manifestazioa, eta atzetik, dozenaka herritar joan dira, mugimendu feministaren ikurrak hartuta horietako zenbait. Herriko Enparantzan hasi, Garagartza auzoa pasatu, eta Mendarozabaletik barrena Azpilgoetara iritsi dira manifestariak. Han, bukaeran, Maialen Lujanbioren bertso bat kantatu dute, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunak kantatu zuen agurreko bertsoa, eta txalo-zaparrada handi batekin amaitu dute protesta. ARGAZKI BILDUMA

 
Eguneko protesta honen aurretik, Ludoteko haur eta begiralean frontoian ibili dira, margoketan. Martxoaren 8a gai hartuta, hainbat marrazki eta horma-irudi osatu dituzte haurrek. 
 

2023 03 08 Martxoak8 Mendaro manifa

2023 03 08 mendaro m8 dantza taldekoak 3

2023 03 08 Martxoaren8a dantza Mendaron

2023 03 13 Martxoaren8a Mendaro