Herriko hainbat erakundetako ordezkariak eta herritarrak bildu ziren Kalegoen plazan, elkarrekin infinituraino iritsi daitezkeela aldarrikatzeko.
Uluka batukadako doinuekin hasi zuten ekitaldia, eta gero herriko eragileetako ordezkariek hartu zuten hitza. Lila, Herri Eskola, Narrutsik, Ikastolako gurasoak, Haizea eta Ulukako kideek hartu zuten hitza, eta borroka feministaren aldeko ohiuak entzun ziren plazan. Segidan, manifestazioa egin zuten kaleetan zehar, eta gogoratu zuten martxoak 8 egunero dela.
∞Lotura duten albisteak: