Diruz lagunduko diren bidaiak MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaindutakoak izango dira, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezberdina izango da bidaia kopuruaren arabera: 1 eta 20 bidaia artean 0,26 euroko dirulaguntza, 21-50 bidaia artean 0,21 eurokoa, eta 50etik gora, 0,05 eurokoa. Dirulaguntza eskatzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaerak elektronikoki aurkez daitezke Elgoibarko Udalaren web orriko herritarren atarian, eta salbuespen gisa, Herritarren Arretarako Zerbitzuan.
Onuradunak eskabide-inprimakian adierazitako kontu korrontean jasoko du dirua banku-transferentziaren bidez.