Dantza ikasleen jaialdia izango da martxoaren 15ean eta 16an

Barren.eus 2023ko mar. 14a, 11:31

Inazioa Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek askotariko koreografiak dantzatuko dituzte, eguaztenean eta eguenean, Elgoibarko Herriko Antzokian egingo duten dantza jaialdian.

Urtero moduan, dantza jaialdian ikasturtean zehar ikasten dihardutena jendaurrean erakutsiko dute Inazio Bereziartua eskolako dantza ikasleek. Bi egunetan banatu dute jaialdia, -martxoaren 15ean eta 16an-, eta 19:00etan hasiko da bi saioak. Sarrera gonbidapenen bidez izango da eta parte hartzen duten ikasleek jasoko dituzte etxean banatzeko. Dantza jaialdian 6 eta 17 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte. Hona prestatu duten egitaraua:

  • Umetxoak (16/17 urte)………………………………..……………..….Nahasketa
  • Ebamirentxu (6 urte)…………………………………………………Drindots
  • Korapiloak (7 urte)………………………………………………….…..Gabazin
  • Can’t stop the feeling (11 urte)………………….……….…..J. Tinberlake
  • Rombatoom (12 urte)……………………………………..…..Daddy Jankee
  • Black or White – The nights (11 urte)….…………M. Jackson / Avicii
  • Bakarrik (8 urte)…………………………………………………………….Bengo
  • BZRP (14/15)…………………………………………..……………………Shakira
  • Sunday (9 urte)…………………..….……………………………….Süne/Rikki
  • Boga-Boga (13 urte)……….………….…………………..Delirium Tremens
  • Bamban (10 ur….…………………………………….……..………….C. Cabello
  • Mi gente (15/16 urte)……………………..………………………Hugel Remix
  • Agur Xiberoa (16/17 urte)……………….…………………………..Xiberoots