Mendaroko Udaleko Berdintasun Sailetik azpimarratu dute emakumeek beren kezka eta beharrez hitz egiteko topagune segurua izatea nahiko luketela biharkoa, bestelako asmo handirik gabe. "Sortu nahi nuen topaleku bat emakumeok geure gauzez hitz egiteko. Iruditzen zait askotan ezagutu gabe epaitzen dugula ondokoa, baina funtsean, hango eta hemengo emakumeok gauza asko partekatzen ditugula. Migrante izanda, baina, ez zaigu erraza beste emakume batzuengana gerturatzea, eta horregatik Uxueri [Uxue Alonso, Berdintasun teknikaria] proposatu genion bidea egiteko eta emakumeok elkarri entzuteko espazio seguru bat sortzeko", esan dio Nabojuha Gailanik hedabide honi biharkoaren harira eman dion elkarrizketan (Barikuko zenbakian emango du elkarrizketa BARRENek).
Biharko solasaldia gaztelaniaz izango da, eta herriko emakume sahararrek prestatutako tea eskainiko dute. Jubilatuen lokalean egingo dute tertulia, 18:00etan hasita, eta herriko emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera.