Batetik, Jon Sarasua unibertsitateko irakasle, kulturgile eta munduko hainbat komunitatetan hizkuntza-lankidetzan ari dena; eta bestetik, Ibai Iztueta, Giza eta gizarte zintzietan doktorea eta 'Cultura vasca vs Euskal kultura' liburuaren egilea.
• Hilaren 23an, Sarasua, eta 30ean, Iztueta
Euskal herrigintzak, hainbat arlotan, ekimen eta meritu handiko aroa bizi izan du azken hamarraldi askotan, baina badira arrazoiak pentsatzeko ibilbidean behelainoa sartu zaigula, iparra lausotzen duten faktore berriak gurutzatu direla. Horiek aletu eta galdera baten inguruan jardungo du Jon Sarasuak (Aretxabaleta, 1966) martxoaren 23an Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, 19:00etatik aurrera: Zein izan daitezke norabide edo ipar baten elementuak? Eta, nolakoa izan daiteke behar dugun erreakzioaren egitura?
Astebete geroago iritsiko da Elgoibarrera Ibai Iztueta (Zegama, 1977), martxoaren 30ean. Zenbaitek euskal kultura euskarazkoa baino ez dela dio, beste zenbaitek, berriz, espainolez edota frantsesez egindakoa ere badela euskal kultura eta horixe izango du hitzaldirako gaia Iztuetak (Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, 19:00etan)