Zapatura arteko epea dago Elgoibarko EHBilduren Udal zerrenda berresteko

Barren.eus 2023ko mar. 17a, 09:33

Elgoibarko EHBilduk Herri Batzarra egin du aste honetan, eta beste hainbat konturen artean, Udal Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuten. Alderdiaren oinarriak zapatura arteko epea dauka zerrenda berresteko, eta ondoren egingo dute publiko. 

 

Martitzenean batu ziren EHBilduko kideak Bilgunean, eta beste hainbat konturen artean maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetarako hautagaien izenak eman zituzten. Orain, zerrenda hori berresteko epea zabaldu dute. Aurrez-aurre edo telematikoki egongo da bozketan parte hartzeko aukera. Internetez  edo Bildunean bertan eman daiteke botoa. Gaur goiz osoan zehar eta arratsaldean 19:00etatik 20:00etara egongo da Bilgunea zabalik, eta bihar, 10:00etatik 12:00etara. 

Aitziber Aranberri Elgoibarko EHBilduren alkategaia baikor agertu zen batzarrean: "Guztion artean proiektu sendo eta egingarria lortu dugu. Ez hori bakarrik, proposatutako hautagai-zerrendak badu gogoa eta gaitasuna egitasmo hori praktikan jarri eta herria hobetzeko. Garbi dago: guk ez badugu egiten, ez du inork egingo". Elgoibarren hobera egitea posible dela iritzita "herri proiektu sendo eta egingarria" lantzen aritu direla gaineratu zuen. "Etorkizunerako Elgoibar bizigarriago eta kohesionatuagoa bilatuko du ezkerreko independentismoak". Hori gauzatzeko, Udalean jarduteko alor eta diziplina ezberdinetan jakintza eta esperientzia handia metatzen duten pertsonen lan-taldea proposatu diete oinarriei Aitziber Aranberri Uranga alkategaiaren arabera. "Guztiek erakutsi dute, gainera, Elgoibarko herria hobetzeko konpromiso eta borondatea", gaineratu zuen.  

2023 03 14 Bildu2