Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, antolatutako ekimena. 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteek eman ahal izango dute izena.
Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Tartean, Areatzan eta Otxandion geldialdiak egingo dituzte. Honakoa da programa: Ekainaren 26-28 (Orozko), ekainaren 28-30 (Areatza), ekainaren 30-2 (Otxandio) eta uztailaren 2-4 (Dima).
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua, UEMAtik jakinarazi dutenez, eta prezioa 120 eurokoa izango da.
Izen-ematea
Bertan parte hartu nahi duten gazteek hilabeteko azken egunera arte dute izena emateko aukera. 120 toki egongo dira, eta hiru modutan eman daiteke izena.
- Galdetegi hau beteta.
- 943 816 699 telefono zenbakira deituta.
- Datuak posta elektronikoz bidalita, hona: arnasguneak@uema.eus
Informazio gehiago aurki daiteke UEMAren webgunean.