Beatriz Egizabalek 'Magma Mía' barrakizketa taularatuko du San Agustin Kulturgunean

Barren.eus 2023ko martxoaren 21a

Beatriz Egizabal umoregilea Mendaron egongo da eguenean, martxoaren 23an 'Magma Mía' barrakizketarekin. Doakoa izango da.

Martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen barruan antolatu du Mendaroko Udalak Beatriz Egizabal umoregilearen saioa. 18:00etan hasiko da, San Agustin aretoan. Euskaraz izango da eta debalde.

Sinopsia
Hasarre nago, sutan nago, irakiten nago..presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago...