Atzo, astelehena, hasi eta barikura arte, Greziako kanpalekuetan dauden errefuxiatuei bidaltzeko janari bilketa hasi du Zaporeak elkarteak, boluntarioen laguntzari esker. Elikagaiez aparte, batutakoa hara bidali ahal izatekoa dirua ere ari dira batzen eta rifak saltzen. Elgoibarren Merkatu plazan (irekita dagoen ordutegian) eta ikastetxeetan jasoko dituzte Pedrosillano garbantzuak, martxoaren 25era bitartean. Bi lagunentzako menua ere zozkatuko dute laguntza ematen duten elgoibartarren artean, Pilon, Maala Kafetegia eta Txarriduna Hotelaren kolaborazioari esker.
Mendaron, berriz, ikastolan, udaletxean eta jubilatuenean batuko dituzte makarroiak
Bestalde, Zaporeak elkarteari laguntzeko bazkideak behar dituzte eta, asmo horrekin, kanpaina abiatu dute. Bakoitzak nahi edo ahal duen kopuruarekin lagundu dezakeela nabarmendu dute, eta ekarpen guztiak ongietorriak izango dira.
• Euro baten truke bazkari duina
Gainera, euro baten truke bazkari duin bat eman dezaketela gogorarazi nahi diote jendeari. Bazkide egiteko bi aukera daude: banku transferentzia bitartez, aldizkako transferentzia egiteko agindua emanda (ES14 2095 5092 00 9115250322 edo ES71 3035 0103 88 1030035880) edo, bestela, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez.