Elgoibarko bizilaguna den Maite Lopez las Heras poeta azkoitiarrak hainbat poema irakurri zituen, berak itzuliak eta sortuak batzuk, eta jendaurrean errezitatzeko aproposak iruditu zitzaizkionak beste batzuek. Maddi Arrietak eta Asier Arzamendik girotu zuten saioa musikarekin, eta Alex Roldan elgoibartar gazteak ere errezitatu zituen poemak. Txiki gelditu zen Pitxintxu denda bertaratu ziren poesia zale guztiak hartzeko.
Unescok 1999an izendatu zuen Munduko Poesiaren Eguna, poesia irakurri, idatzi, argitaratu eta irakatsi asmo duten egitasmoak sustatu nahian, eta "munduko, nazioetako eta erregioetako poesia mugimenduei aitorpena egiteko".