Elaia Etxanizek saxofoiarekin hartu zuen parte, Danel Garaizabalek tronpetarekin eta Naia Olivaresek biolinarekin. Hirurak aukeratu zituzten orkestrarako, eta oso pozik izuli ziren etxera. Ikasle askok hartu zuten parte, tronpetaren kategorian esaterako, 40 hautagai zeudela azaldu dute arduradunek, eta lau bakarrik aukeratu zituztela, horien artean, Garaizabal elgoibartarra. Ikasle hauek egonaldi bat egingo dute ekainaren 24tik uztailaren 1era Bilboko kontserbatorioan eta horren ostean hainbat kontzertu emango dituzte.
Bestalde, joan den larunbatean, Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa jokatu zuten Gasteizko kontserbatorioan eta B kategoriako bigarren saria irabazi zuen Elaia Etxaniz saxofoi-jotzaileak (beheko argazkian saria jasotzen).