Hainbat herritako dantzariek hartu zuten parte Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Oiartzungo Udalak antolatututako txapelketan, besteak beste, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Andoain, Areso, Asteasu, Astigarraga, Errenteria-Orereta, Legazpi, Lezo, Lizartza, Oiartzun, Zizurkil eta Elgoibarkoek. Bi sailetan banatu zituzten dantzariak, adinaren arabera bereizita. B sailean 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak; eta D sailean, berriz, 2008 eta 2009 urteetakoak. B sailekoen artean aritu zen Unax Ansola eta D sailean Duna Santos, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako bi ordezkariak.
Sailaren arabera, honako dantza hauek dantzatu zituzten. B sailakoek, 'Hondarribi Handia' eta 'Segurako zortziko zaharra'; eta D sailekoek, berriz, 'Betronio handia' eta 'Aurkez aurke'.
Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako laugarren jardunaldia izan da Oiartzungoa. Aurreneko hirurak, Elgoibarren, Legazpin eta Amasa-Villabonan jokatu dituzte. Azken jardunaldia Lezon jokatuko dute, apirilaren 29an. Elgoibarko sei dantzarik hartuko dute parte han, honakoek: Haizea Luluaga Sare Meabebasterretxea, Irene Toledano, Duna Santos, Uxue Cabrera eta Elaia Etxaniz.
∞Lotura duten albisteak: