Maite Lopez Las Heras idazle eta itzultzaileak eta Alex Roldan Bota Literak! gazteentzako idazketa klubeko ikasleak zenbait poema errezitatu zituzten, musikariak lagun hartuta. Maddi Arrieta aritu zen biolinarekin eta Asier Artzamendi, pianoan, eta berezia izan zen han sortu zen giroa, bai eta hunkigarria ere, bereziki Lopez Las Herasek Pitxintxuri eskainitako poema errezitatu zuenean (ikus hemen). 45 urte bete ditu Pitxintxuk eta aurki erretiroa hartzekoak dira ugazabak, Izaskun eta Mari Jose Estibaritz ahizpak.
- ELKARRIZKETA: BARRENek Maite Lopez Las Herasi eginiko elkarrizketa