Koalizio abertzaletik zehaztu dutenez, lehen hamar zerrendakideak dira orain aurkeztu dituztenak, baina lantalde osoaren aurkezpena, hogei zerrendakideena, datorren apirilaren 22an egingo dute, Kalegoen plazan egingo duten aurkezpen ekitaldian, 13:00etan hasita. EH Bilduk aurrez jakinarazi zuen euren zerrendaburu edo alkategaia Aitziber Aranberri Uranga izango zela.
Hauteskundeetara aurkeztuko diren zerrendakideei buruzko zenbait datu pertsonal jakinarazi ditu Elgoibarko EH Bilduk. Hona hemen:
- Aitziber Aranberri Uranga: 49 urte. Goi Mailako Administrazio Teknikaria. Zientzia Politikoetako ikasketak egiten. Ordezkari sindikal ohia. Elgoibarko EH Bilduko udal taldearen bozeramailea.
- Iñaki Lasarobaster Badiola: 45 urte. Informatika Ingeniaritza. Gipuzkoako EHNEko presidente ohia eta legebiltzarkide ohia. Baserritarra.
- Eneritz Azkue Basurko: 40 urte. Enpresaritza ikasketak. Enplegurako Prestakuntzako arduraduna. Elgoibarko EH Bilduko zinegotzia. Bertsolari txapelketetako epailea.
- Jorge Hernando Gaona: 66 urte. Erretiratua. Sindikalista ohia. Aktibista soziala eta Elgoibarko EH Bilduko zinegotzia.
- Nagore Cid Alzibar: 32 urte. Gizarte hezitzailea. Gizarte bazterkeria pairatzen duen jendearekin lanean. Taupada Antzerki taldeko partaidea.
- Jose Luis Mulas Aljonilla: 46 urte. Osasun larrialdietarako Teknikaria -OLT-
- Jone Olaizola Oñederra: 41 urte. Enpresaritzako graduatua. AEK-ko irakasle eta zuzendaria. Elgoibarko EH Bilduko zinegotzia.
- Andrea Etxaniz Arregi: 48 urte. Erizaintzan diplomatua eta Lan arriskuen prebentzioan masterra. Elgoibarko MEKA-ko irakaslea
- Fermin Lazkano Perez: 64 urte. Ekonomian lizentziatua. Masterra Berrikuntza Kudeaketan. IMH Fundazioko zuzendaritzako kide ohia. Gaur egun erretiratua
- Joseba Osoro Iturbe: 41 urte. Hezkuntza bereziko irakaslea eta Osasun Larrialdietako Teknikaria. Gurutze Gorriko kidea. Elgoibarko EH Bilduko zinegotzia.