Alebinen eta infantilen lasterketak antolatu zituen atzo Elgoibarko Lagun Taldeak, baina aurrez, benjaminei ere eman zieten lasterka aritzeko aukera. Benjaminen atzetik, alebinen txanda iritsi zen. Hiru itzuli eman zizkioten alebinek industrialdeari, sei bat kilometro guztira, eta mutiletan, Elgoibarko taldeko Luken Zulaika mendaroarrak hirugarren egin zuen, Markel Diaz (Dorletako Ama) eta Jakes Zubizarretaren (Peña Elorza) atzetik.
Alebinen atzetik infantilak lehiatu ziren. Zazpi itzuli eman zizkioten infantilek industrialdeari eta lehia bizia izan zen haien artean. Mutiletan, Unai Taboada Goierri taldekoa izan zen guztietan azkarrena, eta haren atzetik helmugaratu ziren Arkaitz Ilarduia (Lokatza) eta Eritz Uharteburu (Peña Elortza). Nesketan, berriz, Dorletako Ama taldeko hiru neskak osatu zuten podiuma: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak eta Maialen Sanchok, hurrenez hurren.