San Bartolome jaiak antolatzeko batzar egingo dute

Barren.eus 2023ko api. 3a, 09:36

2023ko San Bartolome festak antolatzeko bigarren batzar irekia -otsailean egin zuten aurenekoa- egingo dute martitzen honetan, apirilaren 4an.

Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, lehen solairuan, izango da batzarra, 18:00etan. Elgoibarko Udalak parte hartzera animatu ditu herritarrak. Festetarako egitaraua osatzeko euren iritzia eman eta proposamenak egiteko aukera izango dute, besteak beste. "Bileraren xedea da, 2023ko San Bartolome jaiak prestatzeko, egitarauaren zirriborroa elkarrekin aztertzea eta 2023ko sanbartolomeetan izan daitezkeen jarduerak koordinatzea eta bateratzea", jakinarazi dute.

 2022ko sanbartolomeak, irudietan