Construcciones Amenabar S.A. eraikuntza enpresak amaitu ditu Kilimon hiribidea, Andoneikua kalea, Maite Maiora kirolgunea eta Debabarrena eskualdeko ospitalea batzen dituen igogailu publikoak eraikitzeko lanak, eta udal ordezkariek martxan jartzeko ekitaldia egin dute gaur.
Kilimon hiribidetik ospitaleraino doan tartean irisgarritasuna hobetzea dela azpiegitura hau eraikitzearen arrazoi nagusia azaldu dute agintariek, bai herritarrentzat, bai osasun-zentrora trena erabilita Mendarora gerturatzen diren erabiltzaileentzat. Bi igogailu publiko horiekin 27 metro inguruko desnibela gainditzen dela azaldu dute. Igogailuetako batekin Kilimon etorbidetik Andoneikua etorbidera dagoen malda gainditzen da, eta besteaarekin azken horretatik ospitalera dagoena. Era berean, beste geltoki bat du ibilbidean, Maite Maiora kirolgunean hain zuzen ere. Edukioerari dagokionez, Bi igogailuek hamasei pertsona (1.250 kiloko mugarekin) garraia ditzakete.
Mendaroko Udaletik jakitera eman dutenez, proiektuaren azken aurrekontua 1.413.431,35 eurokoa da, BEZik gabe. Lanak ekainaren hasieran hasi zituzten eta 9 hilabeteko epean bukatu dituzte. Igogailuak urteko 365 egunetan egongo dira martxan, egunean 24 orduz. Bi igogailuek segurtasun-kamerak dituzte, "herritarren segurtasuna bermatzeko eta azpiegitura berri horietan ekintza bandalikoak saihesteko".
Mendaroko alkate Iñaki Arregik adierazi du igogailuak asko erraztuko duela mendarotarren, bisitarien eta ospitaleko pazienteen mugikortasuna. "Herritar guztiok erabiltzen dugun oinarrizko zerbitzua da, eta ezinbestekoa da irisgarritasuna bermatzea. Gainera, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzen lagunduko du eta kirolgunea bezalako zerbitzuaren erabilera sustatuko du".
*Argazkiak: Mendaroko Udala.
∞Lotura duten albisteak:
- Martitzenean hasi ziren Mendaron ospitalerako igogailuen egiturak jartzen (2023-01-26)
- Gas-ihes bat gertatu da Mendaron, igogailua eraikitzeko lanak egiten ari zirela (2022-09-15)
- Ekainean hasiko dituzte Mendaroko ospitalerako igogailua egiteko lanak (2022-05-06)
- 200.000 euroko diru-laguntza jasoko du Mendaroko Udalak erdigunea eta ospitalea arteko igogailurak (2022-03-03)
- Herrigunea eta Mendaroko Ospitalea lotzeko igogailua urteko bigarren seihilekoan eraikitzen hasi nahi du Udalak (2021-03-04)