Martxoko langabezia-tasak behera egin du Elgoibarren eta gora Mendaron

Barren.eus 2023ko api. 5a, 09:25

Debabarrenean Mendaron eta Soraluzen bakarrik egin du gora langabeen kopuruak joan den martxoan.

Martxoko datuen arabera, 2.636 langabe daude enplegu bulegoetan erregistratuta Debabarreneko sei herritan (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze), hau da, otsailaren bukaeran baino 12 langabe gutxiago. Eskualdeko langabezia-tasa %10,06an dago une honetan. Elgoibarren aurreko hilean baino 11 langabe gutxiago daude erregistratuta; eta, Mendaron aldiz bi langabe gehiago.

Hona hemen 2023ko MARTXOKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.487 (%11,71)
  • Elgoibar 470 (%8,67)
  • Mendaro 84 (%8,27)
  • Deba 165 (%6,32)
  • Mutriku 189 (%7,28)
  • Soraluze 241 (%12,92)
  • Debabarrena 2.636 (%10,06)

Hona hemen 2023ko OTSAILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.488 (%11,72)
  • Elgoibar 481 (%8,87)
  • Mendaro 82 (%8,07)
  • Deba 167 (%6,40)
  • Mutriku 197 (%7,59)
  • Soraluze 233 (%12,49)
  • Debabarrena 2.648 (%10,10)

Hona hemen 2023ko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.449 (%11,41)
  • Elgoibar 475 (%8,76)
  • Mendaro 76 (%7,48)
  • Deba 166 (%6,36)
  • Mutriku 203 (%7,82)
  • Soraluze 241 (%12,92)
  • Debabarrena 2.610 (%9,96)

 

∞Lotura duten albisteak: