Ilunberri Achademiak goi erdi aroari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du

Barren.eus 2023ko api. 5a, 12:02

Erromaren krisialdi eta hondamendiaren ondorioz anabasa eta bortxa giroa nagusitu ziren goi erdi aroan, mendebaldeko inperioaren lurraldeetan. Hainbat herrik, gehienak jatorri germaniarrekoak, nahi izan zuten hark utzi zuen botere hutsunea bete, eta Euskal Herria ez zen salbuespen izan.

Mende ilun haiek argitzeko asmoz, hiru hitzaldi antolatu ditu Ilunberri Achademiak, 'Goi erdi aroa: Mende ilunak argitzen' izenburupean; eta, apirilaren 19an izango da lehenengoa: Baskonia erromatar aldiaren azkenetan eta ondoko mendeetan izenburuko hitzaldia emango du Jokin Lanz Beteluk. Antzinateko Historian doktorea (2017, UPV-EHU) eta Historia eta Ondarea Graduko irakaslea da. Gaiaren testuingurua: K.o. IV. mendean, hamarkadetako isiltasun baten ondoren, iturri idatzietan baskoien inguruko aipamenak berragertzen dira, lehen aldiz Baskonia termioa aipatzen delarik. VI. mendeak aurrera eginda Pirinioen bi aldeetara franko eta bisigodoen erresumak finkatzen direnean, baskoi berantiar hauen dinamismo politiko eta militar handia agerian geldituko da.

Apirilaren 27an Akitania-Baskonia eta franko karolingioei buruz jardungo da IƱaki Lopez de Luzuriaga, eta maiatzaren 3an, berriz, Orreagako batailari buruzko saioa emango du Xabier Irujok. Hitzaldi guztiak Aita Agirre kulturgunean izango dira, 19:00etan.

Ibon Serrano Lasak egin du zikloa iragartzeko kartela eta bost euroan ipiniko dute salgai. Hitzaldietan egongo da erosteko aukera.

2023 04 05 ilunberri achademia hitzaldi zikloa kartela ibon serrano