Santanak antolatzeko batzarra antolatu du Mendaroko Udalak barikurako

Barren.eus 2023ko api. 11a, 14:46

Martxo hasieran aurreratu zuten Udaletik uztailaren 22tik 26ra ospatuko zituztela santanak herrian, eta jaietarako lotu dituzten hiru kontzerturen berri ere eman zuten. Uztailaren 22an, jaietako lehenengo egunean, Puro Relajok joko du; biharamunean, 23an, Gozategik, eta hilaren 24an, berriz, Bulegok. Kontzertu horien berri eman zuen egunean aurreratu zuen, era berean, jaiak antolatzeko batzarrera ere deituko zituztela herritarrak. Batzar hori, barikuan egingo dute, jubilatuen ondoko lokalean, 18:00etan hasita.